XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aste hartan asko saldu zuelako konbidatu zuen.

Josteko makinarik ez, baina eguneko hamar dozena perfumeria lote baino gehiago berak zionez, eta hori asko zen.

Tituloaz ez naiz akordatzen baina Burt Lancaster-ek egiten zuen lan.

Burt Lancaster polizikoa da eta bere atsoa beste batekin ohean harrapatzen duenean hil egiten du tipoa.

Atsoari ez da jakiten zer gertatzen zaion, ze hau aurretioko historia baita eta ez pelikulan kontatzen dena.

Pelikula Burt Lancaster kartzelatik ateratzen denean hasten da eta atsoarena poliziatik nolaz espulsatu duten jakinarazteko aipatzen da bakarrik.

Orduan Burt Lancaster sereno bezala sartzen da neska kolejio batetan, eta hain zuzen ere lanean hasi berria denean, ikasle bat hilda aurkitzen du bere gelan.

Sheriff-ak atezainak hil duela pentsatzen du (...).